Markina-Xemein.
"Gurea Kontzertua" izeneko ekimen hau babesten dut, Kontzertua baita gaur dugun ongizate eta burujabetza mailaren erakusgarri nabarmenena. Berorrek erakusten digu gai garela gure egunerokoa gobernatzeko, gizarte aurreratu eta justu bat eraiki ahal izateko.
Euskal Herriak, gaur egun, lehenago bezala, baditu bere berezitasunen aurka dabiltzanak, gure herria murriztu edota ahuldu nahi dutenak. Kontzertuaren aurkakoak horretan dabiltza. Gure herriaren berezitasuna eta bakartasuna defendatzen dugunok Kontzertuaren garrantziaz jabetu behar dugu, berau ezagutu, babestu eta defendatzeko. Azken batean, gu geu izateko!