Adierazpena: Momentu historiko honetan, eta gauden Estatu Espainol honetan eta gauden Europar Batasunean, Euskal Autonomia Erkidegoak -Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurralde historikoek- ez du Kontzertu Ekonomikoa baino tresna hoberik gure burujabetza ekonomiko-politikoa bermatu eta segurtatzeko. Gauza bera esan dezakegu Nafarroaz ere.
Tresna hoberik eskuratu eta segurtatzen ez den artean, tinko, gogor eta konplexurik gabe heldu behar diogu Kontzertu Ekonomikoari eta defendatu. Atzera pausorik gabe.
Mobilizazio sozial, nazional zabalari ekin behar diogu: pixkanaka, sendo, ongi informatuta eta etenik gabe. Garai zailak etor daitezke.
Bizilekua: Donostia.
Lanbidea: Hezkuntza ikuskaria
Adina: Berrogeita hemeretzi.