Komunikatzailea eta euskal hiritarra - Donostia.
Antzinako Grezian “idiota” esaten zitzaien kontu publikoez arduratzen ez ziren herritarrei. Ez dakit nola eboluzionatu duen hitzak gaur egun duen adierara iristeko, baina gaur egun ere eztabaida hori, bereizketa hori, indarrean dagoela esango nuke. Guztioi eragiten diguten auziak besteen esku uztea tentazio handia da. Zertarako, orduan, parte hartu geure eskumenetatik kanpo dauden auzietan? Bada, geure ardurekiko zintzo jokatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa eta Nafarroako Itunaren ezagutza eta defentsa ez dira “besteen” auzia; kontu publikoak dira, bai, geure ongizate eta etorkizun-proiektuen zutabe baitira. Geure ardura dira, geure konpromisoa da.