Kaixo:
Mikel Zapirain Elizalde naiz.
62 urte ditut.
Errenteriarra baina, urteak daramazkit Urruñan bizi naizela.
Jubilatu berria nago; orain arte tren-gidaria izan naiz.
Lanarekin batera, Zientzia Politikoak eta Administraziozko ikasketen litzentzia lortu nuen UNEDen.
Euskal hiritarrek gure eskubideak eusteko, eta gure betebeharrak kudeatzeko, ahal diren tresna sendoenak behar ditugu. Hauen artean Kontzertua dugu nagusienetakoa, nagusiena ez bada. Gaur egun modan dauden aldebiko erlaziotan, ezin joan oso urrun argudiorik gabe. Horretarako, funtsezkoa dugu historia eta Kontzertua ondo ezagutzea, bere beharra hedatzea, eta erasoei aurre egitea.